 |
Kokapena
Aragoik 47.720 km2-ko azalera du, Espainiako
ipar-ekialdean dago kokatuta eta 1.189.909
biztanle ditu (2000ko datuak).
Aragoi anitza da, ingurune naturalari begira (bertan,
honako hauek daude: 3.000 metrotik gorako
tontorrak dituzten Pirinio berde ikusgarriak,
itsas sestratik metro gutxira dauden Ebroko
bailarako basamortu azpiko estepak edo
mendebaldean eta hegoaldean dagoen Sistema
Iberikoko mendizerra leunak) zein giza
inguruneari begira (bertan, kultura hiritar
kosmopolita eta landa-kultura herrikoia
elkarrekin bizi dira eta hiru hizkuntza
erabiltzen dituzte bake-bakean).
Aragoiko aniztasuna Zaragozako lurraldea osatzen
duten eskualdeetan ere antzematen da. Eskualdeok
mendebaldean eta erdialdean daude kokatuta. Izan
ere, Aragoiko Pirinioetako mendebaldetik
mendizerra iberikoko mendebalderaino zabaltzen
dira. Ebroko bailarak mendebaldetik ekialdera
zeharkatzen du lurraldea, eta Zaragozako hiria
erdi-erdian dago.
Komunikazioak
Zaragoza Aragoiko hiriburua da. Europako sareko
hiri ertaina da eta lotura onak ditu. Bertatik,
turistak erraz-erraz joan daitezke Aragoiko
edozein lekutara. Era berean, inguruabar hori
dela-eta, Zaragozako lurraldea osatzen duten
eskualdeek irisgarritasun ona dute.
Zaragozako hiriak handitu berri duten aireportua
dauka, eta hiriaren erdialdetik 9 km-ra dago,
hain zuzen ere. Horrela, bada, lotura onak ditu
Espainiako eta Europako hainbat hirirekin lotuta.
Tren bidezko komunikazioei dagokienez,
Zaragozako kokapen geografikoa kontuan hartuta,
historian zehar eta gaur egunera arte hiria
oinarrizko lotunea izan da Penintsulako trenbide-sarean.
Are gehiago, sare AHT iritsi denean sare hori
hobetu egin da.
Errepide bidezko komunikazioei dagokienez, hiria
sareko gune garrantzitsua da. Izan ere,
Bilborako eta Bartzelonarako autopista du Ebroko
bailaran zehar, eta lurralde osoa zeharkatzen du.
Horrez gain, Aragoiko autobidea dago bertan, eta
mendizerra iberikoan zehar Madrileraino iristen
da. Etorkizunean, Somport-Sagunto autobidea
izango du (gaur egun, zenbait tarte eraiki dira),
mendizerra iberikoetan zehar Valentziarekin eta
Aragoiko Pirinioetan zehar Frantziako sarearekin
lotzeko. Horri guztiorri esker, bide pribatuen
edo publikoen bitartez, oso erraza da leku
batetik bestera joatea. Era berean, eskariari
erantzuteko, autobus-linea ugari daude, eta
hiria lotzen dute Penintsulako hiri gehienekin
eta Europako edo Afrikako iparraldeko hiri
nagusiekin.
Komunikazio-sareak lurraldearen zainak direnez,
egiaztatu egin dezakegu Zaragoza ezinbesteko
organoa eta lehen mailako erakarpen-gunea dela.
Aire, tren eta errepide bidezko komunikazioak ez
ezik, kable bidezko komunikazioak eta zenbait
komunikabide dituela kontuan hartzen badugu (tokian
tokiko zenbait telebista, Aragoiko eremuko
telebista bat, Espainiako egunkari, irrati eta
telebista-kate nagusietako korrespontsaliak eta
Prentsa Zentro modernoa dauzka), komunikazio-arloko
eskaintza oso-osoa da.
Ostatuak
Lurralde honetako ostatuen eskaintza kalitatekoa
eta ugaria da. Kalitate hori goi-mailako
profesionalek eta bidegurutze zein elkargune den
herrialdearen esperientzia handiak bermatzen
dute. Establezimendu-mota asko daude: euren
atzean historia luzea izan arren, azpiegitura
eta zerbitzu aurreratuenen bitartez bisitariei
iraganeko ahogozoa zein xarma eskaintzen
dizkieten establezimenduak, arkitekturako azken
joerez inguratuta bezeroei teknologia
aurreratuena eskaintzen dieten establezimenduak,
bost izarreko hotelak, aterpetxeak, bainuetxeak,
landa-turismoko etxebizitzak… Eskaintzak
lehiakortasuna du ezaugarri bereizgarri, eta
kalitatea-prezioa erlazio ezin hobean dago
oinarrituta.
Gastronomia
Jatetxeen eskaintza eta gastronomia Aragoiko
alderdi erakargarrienetakoak dira. Izan ere,
sukaldaritza-tradizio handia du, eta, gaur egun,
Aragoiko mendiak eta bailarak betidanik eskaini
dituen produktuetan kalitatearen irizpidea
sustatzea du helburu nagusi (nekazaritzako
produktuak; esaterako, Aragoiko ardo zoragarriak
-Cariñena, Campo de Borja, Somontano eta
Calatayud jatorri-deiturak-, oliba-olio birjina
estra edo melokotoi kalandinoa, besteak beste.
Era berean, abeltzaintzako produktu paregabeak
ere baditu; esate baterako, Teruelgo jatorri-deitura
duen urdaiazpikoa edo Aragoiko ternaskoaren
jatorri berezia eta bertako gozogintza
zoragarria). Horrez gain, Kantauri itsasotik eta
Mediterraneotik hurbil dagoenez, itsasoko
produktuek arrakasta handia lortu dute Aragoiko
sukaldaritza-kultura tradizionalean. Hain zuzen
ere, tradizio hori aberatsa bezain anitza da,
Aragoi bezalako herrialde irekiari dagokion
bezala.
Europako herri guztietan bezala, Aragoiko
sukaldaritza tradizionalaren oinarria ogia da,
era guztietako ogia, alegia (apainduta, Codosen
bezala; ataltxoekin, Tososen edo Albarracinen
bezala). Horrez gain, tokian tokiko ohiko plater
batzuen oinarrizko elikagaia da (mamiak Teruelgo
erara, “uger-zopa”, Tenako bailarako “bodela”
edo Huescako irakina).
Frutak eta barazkiak maila berean daude. Antzina-antzinatik,
goraipatu egin dituzte, Erdi Aroko agirietan
Fuentesko kipulak, Arandigako baratxuriak,
Tarazonako azalorea, Muelgo karduak, Albalate
del Arzobispoko alkatxofak, Mainarko arbiak,
Somontano del Moncayoko borrajak, Montañanako
piperrak, Gallego ibaiko baratzetako tomateak,
Ebroko Goi Erriberako zainzuriak, ardogintzako
eremuetako mahatsa eta Aragoi Behereko olibadiak
aipatzen dituzte-eta. Dena dela, Aragoiko
barazki bereizgarria borraja da, eta
sendabelarra da jatorriz (“borrago officinalis”
da bere izen zientifikoa). Gaur egun, oso ona
omen da minbizia aurrezaintzeko. Aragoiko
sukaldeetako barazkien oinarrian, bisaltoak,
kardua, lekadun babak, aldaxkak eta kalabaza ere
badaude.
Fruten artean, gure ibaietako ibarretakoak
aipatu behar dira (Jalón, Jiloca, Gállego, Cinca
eta Ebro, batez ere): Aragoi Behereko
melokotoiak, Ebroko Erribera Behereko eta
Sariñenako okaranak, La Almunia de Doña Godinako
madari eta sagarrak, El Frasnoko gereziak, El
Burgo de Ebroko albergeak eta Fragako pikuak,
melokotoiak eta sagarrak, bai eta mendiko frutak
ere (marrubiak, txordoiak, robellonak, basaranak,
trufak eta San Juan “madaritxoak”).
Egoskariei dagokienez, oinarri-oinarrizkoak dira
ohiko zenbait plateretan; esate baterako,
Binefarko “recaoa”, Embungo bolitxeak eta Luco
de Jilocako babarrunak.
Haragiak ere zeresan handia du Aragoiko
gastronomia tradizionalean; arkumeak, batez ere.
Arkumea oinarrizko osagaia da errezeta eta
plater askotan (Aragoiko ternasko errea,
Ribagorzako belaunpeak edo “garronetak” Eta
Teruelgo “morterueloa”).
Arraina ere osagai garrantzitsua da Aragoiko
ohiko gastronomian, bertako ibaietako fauna (amuarrainak,
karramarro arruntak) zein antzinatik Aragoira
iristen den itsas fauna. Aragoiko antzinako
gorteko errezeta-liburuak dira horren
adierazgarri, itsas fauna sarritan agertzen da-eta.
Dena dela, sukaldaritzako eskaintza ugaria da
oso, plater tradizionalak ez ezik, edozein
eskariri aurre egiteko moduko menuak dituelako;
esate baterako, “janari azkarra”, Frantziako goi-mailako
sukaldaritza, itsaskitegiak, barazki-jatetxeak,
pizzeriak, Iberiar Penintsulako edozein
bazterretako sukaldaritza, Europako edo
Iberoamerikako sukaldaritza edo tokian tokiko
jatetxeek eskaintzen duten sukaldaritza exotikoa.
Guztien artean ahogozoen harmonia zabala osatzen
dute, Aragoiko kosmopolitismoaren adierazgarri.
Izan ere, Aragoi oso harro dago oso jatetxe
profesional eta lehiakorrak ditu-eta.
Kalitate handiko sukaldaritzak sukaldaritza
txikia du osagarri, “pintxoak”, alegia.
Gastronomiako gutizia paregabeak dira, kolorez
eta ahogozoz betetako mundua da, eta gure hiri
eta herrietan kalitatea eta ugaritasuna dute
ezaugarri bereizgarri (oso bakunak edo goi-mailako
sukaldaritzakoak izan daitezke). Eurei esker,
“pintxoak jatea” gizarte-jarduera arrunta da
gure hiri eta herrietan.
Kultura eta aisialdia
Kulturako eta aisialdiko jarduerak ugariak dira:
antzerki-denboraldiak (klasikoa, saiakuntzazkoa,
Taliaren artearen zaleek txalotutako antzezlan
ospetsuak, jende gutxiagorentzako antzezlanak…),
musika adierazpen guztiak jorratzen dituzten goi-mailako
musika-egitarauak (opera, jazza, popa, folka,
rocka…), baleta, dantza….
Kultura-eskaintza, ordea, haratago doa, gure
herrialdean zaletasun ikaragarria dagoelako
zazpigarren arteari dagokionez (Penintsulan,
Zaragozan erabili zen lehendabizi “zinematografoa”,
eta Aragoi Segundo de Chomon zinegile
aitzindariaren sorlekua eta Luis Buñuel maisu
unibertsalaren jaioterria izan zen). Zine-zaletasuna
zine-aretoetan zein beste erakunde batzuen
egitarauetan garatzen da.
Horrez gain, honako hauek ere badaude gure
eskualdeetan: argazki-erakusketak, museo
tematiko edo orokor ugari, erakusketa
iraunkorrak edo aldi baterako erakusketak,
biltzarrak, hitzaldiak, ikastaroak…
Era berean, jarduera ludikoagoak ere badaude:
gure hirietako gaueko jai-giroa, herrietako edo
hirietako ohiko jaiak edo “pintxoak jateko”
ohitura gure herri eta hirietan zehar “kalerik
kale” ibiltzean.
Ingurumenak gero eta garrantzi handiagoa duenez,
gure eskualdeek ere eskaintza erakargarria dute,
euren baldintza geografikoak, paisaien
aniztasuna, mikroklimak eta turistek gure
lurraldean aurkitu ditzaketen errealitateak
kontuan hartzen badira. |